Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

karakate elgoibarko aldizkaria
elgoibarko aldizkari ezkertiarra

27/09/2008 GMT 1

Ongi Etorri Arnaldo!!

elgoibar @ 12:26

arnaldoriongi-etorriamikroan.jpg

1)Lehenik eta behin, zorionak...

Mila esker, bainan gure zorionak beti ere oso mugatuak dira azken urte luzeotan, beti ere gure "askatasuna" inoiz baino gehiago oso probisionala delako, eta finean oraino ere 650 lagun barruan ditugulako.

2)Nolako harrera izan zenuen Martuteneko gartzelan?

Harrera oso hunkigarria izan zen, finean halako momentuak oso sentiberak izaten direlako, emozioz beteak.

Beti daukazu gainera sentimendu kontrajarriak, barruak lagunak utzten dituzulako.

3)Nola pasa dituzu egunak?

Jende askok galdetzen du kartzelako egunak ia oso luze egiten diren, eta gure sentsazioa barruan ez da hori.Alde batetik ematen du denbora gelditu egin dela, bainan egunak, asteak eta urteak oso azkar pasatzen denaren sentsazioa dugu-dute presoak.

Azkenean gizakia denatara egiten da, eta kartzelan egunak oso era errutinario batean pasatzen dira: jeiki, gosaldu,dutxatu, kirola egin, dutxatu, bazkadu, ziegara, patiora,afaldu eta ziegara.

Hori bai gehienbat preso politikoek, kirola egin, irakurri eta ikasteko ere aprobetxatzen dugu kartzelako denbora.

Lehen aipatu dut gizakia denetara ohitu egiten dela, bainan herri hau ezin daiteke ohitu presoek 5,10,15, edota 25 urteĀ  egitera...ba dugu hor erronka etiko, politiko eta humano bat bete behar deguna:Presoak askatu behar ditugu!, herrian behar ditugu, lanean, ikastetxetan,festetan, udaletan, parlamenduetan...gurekin batera Independentziaren aldeko lana burutzen.

4)Ongi Etorrian, plaza osoa beteta ikusteak zelako sentsazioa eman zizun?

Poz handia ematen du herriaren atxikimendua eta maitasun herritar hori sentiaraztea.Herria da daukagun bermarik bakarrena aurrera egiteko, eta herria hor dago.

Gu herritik jaio gara, herriarekin lan egiteko eta herriari serbitzatzeko eta hau ezin dugu sekula ahaztu.

5)Azken negoziazio prosezua apurtu ostean, beste prosezu bat posiblea izango dela aipatu zenuen plazan. Ala uste ahal duzu?

Ez da erraza izango, gauzak asko okertu direlako, eta egun konfrontazio egoera batean gaudelako, bainan nik ongi etorrian esandakoa errepikatuko dut: gure arrazoiak oso indartsuak dira negoziazio mahai batean, oso ulergarriak Europan, eta oso babestuak herri gehiengoarengaitik..beraz terreno horretan indartsuak gara oso..eta Estatua terreno horretan ez dut oso eroso eta oso indartsu ikusten.

Beraz lana egin behar da berriro ere negoziazio prozesua berreskuratzeko, horren bitartez akordio politikoa lortzeko eta presoak eta errefuxiatuak etxera ekartzeko.Behin hori lortuta Independentziaren aldeko borroka eta lana hasi behar da eta bide horrek sekretu bakarra dauka:herri gehiengoa konbentzitzea Estatu bat behar dugula...eta konfidantza osoa daukat hori posible baino oso egingarria dela ez epe motzera bainan bai ertainera edo luzera.

6)Eta gaiaz aldatuz, nola ikusten duzu erreala aurten, igoko ahal da?.

Espero dut baietz, momentuz gauzak txukun egiten ari dira eta partida onak egiten, bainan hori gure lana eta borroka bezala da ez da bakarrik ondo hasi behar ondo bukatu behar du.

7)Zerbait esan nahi diozu herriari...

Eskerrak eman jaso dudan babes guztiangaitik, eta jasotako harreragaitik.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!